XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Billotte jenerala ez da Alger-erako

Famak kurritu zuen, Billotte jeneral aiphatua hautaturik izan zela ondoko egunetan Frantziaren gizon izaiteko Alger-en, bakea egin-eta.

Billote-k, diotenaz, nahiko zituen bere meneko buruzagiak hautatu eta naski hango zonbait buru bero handik kendu.

Gobernuak ez omen ditu hango zonbait jeneral hunat hurbiltzen ikasi nahi, zer gertha...

Bertzalde, bere hautuzko zonbait presuna ez diozkate utzi nahi ukan, bertzetan ere heien beharra bazelakoan.

Denen buruko, Billotek jakin-arazi du cherka dezaten bertze norbait, Alger-eko alki irriskutsuan nola nahika jarri nahi duenik.